Aurtengo inauteriak ere umore ederrez gan dira. Zugarramurdin larunbat eta igandean ospatu zituzten, eta Urdazubin, berriz, asteartera arte luzatu zituzten. Betiko usaia xaharrari segituz, besta etxez-etxe ibiltzea da, gazteek musika eta umorea etxeetara eramanez, eta horren truke etxeko-nagusiek zerbait eskainiz. Argazkian ageri den Haitzondoko-bordan ere gustura hartu dituzte inauteriak.