Herriari itzulia emanen dio Atxuria Mendi Taldeak otsailaren 26an

Koro eta Margari 2012ko otsailaren 9a

Bortz urte ditu juxtu-juxtu argazki hunek, 2007ko otsailean atera baitzen, Otxondoko kaskoan. Atxuria Mendi taldeak Santiago bideko zati bat egina du (Baiona-Lantz) eta etapa horietako batean ateratak

Urteko egutegia osatu du mendi taldeak

Atxuria Mendi Taldeak aurtengo ibilaldien egutegia jakitera eman du. Urtarrilean, usaian bezala, San Antonen egon ziren, eta hortik aitzinera hauek izanen dira irteerak: otsailean Zugarramurdiko itzulia eginen da; martxoan Berriozarko mendietara ganen dira; apirilean Erratzurat; maiatzean Heleta-Baigura; ekainean Bera-Hendaia; irailean Aizkolegitik Etxala­rrerat; urrian Kanbo-Urdazubi; azaroan Sara-Bera; eta abenduan Aiako harrietarat. Ateraldiak hilabeteko laugarren igandean egiten dira, eta bortz oren inguruko ibilaldiak izaten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun