Mozorrotzeko gaia 60 eta 70. hamarkada garaia izanen da igandean

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Urdazubiko inauteriak. Utzitako argazkia

Lehendabiziko egunean bentaz benta ibiliko dira eskean

Inauterietako egun ofizialekin bat eginez, otsai­leko hirugarren asteburuan ospatuko dira inauteriak: otsailaren 19tik 21era.

Igandean, otsailak 19, hasiko dituzte gaz­teek inauteriak. Goi­zean elkartean gosaldu ondotik, mozorrotu eta Dantxarinearako bidea hartuko dute. Bentaz benta pasako dute eguna triki­tilari eta pandero­joleen laguntzarekin. Gauean, herritar guz­tien­dako pintxoak izanen dira. Baina hortaz aparte, mozorrotzeko gaia ere luzatu diete gazteek herritarrei: 60 eta 70. hamarkaden in­guruan mozo­rrotzeko gonbitea egin dute.

Astelehenean eta asteartean, otsailak 20 eta 21, 10:00etan bilduko dira gazteak. Ohitura den bezala, neskak baserritarrez jauntzita, eta mutilak galtza zuriekin, zinta gorri-berde eta kaskabelekin jauntzita egin dute hitzordua. Bi egunetan etxez-etxe ibiliko dira eta gauez pin­txoak izanen dira herritar guztiendako. Bi egun hauetan, Modesto akordeoilariarekin dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun