Ehunka lagunen bisita izan eta gero Bilbora joan da erakusketa

Margari eta Koro 2012ko urtarrilaren 17a

Bisitariek arretaz irakurri dituzte erakusketako kontuak. Margari eta Koro

Abenduan Sorginen Museoan egona da

Zugarramurdiko Sorginen Museoan eta abenduko hilabete osoan, Sorginkeria izua Europan. Kondairak eta mitoak izeneko erakusketa ikusgai izan da.

Ospe haundiko eta sorginkeriaren gaian aditua den Gustav Henningsen izan zen erakusketa hunen egileetako bat, eta lehendabiziko aldiz, 1984an Kopenhagueko Erre­ge Liburutegian ikusi zen. Geroztik erakusketa ibiltaria izan da eta batetik bertzera ibili da, Danimarkako eta kanpoko museo, liburutegi eta eskoletatik pasatuz. Gan den urte osoan, Logroñon egon zen, Logroñoko fede autoaren 400. urte­urrenaren karietarat. Zugarramurdiko egonaldiaren ondotik, erakusketa Bilbora eraman dute­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun