Carles Belda izendatu dute Akelarre Elkarteko lehendakari

Koro eta Margari 2011ko abenduaren 14a

Ortzegun honetan biltzekoa da batzorde berria

Azaroaren 25ean ba­tzar orokorra egin zuen Akelarre Elkarteak, batez ere batzordea berritzeko.

Jendealde pulita elkartu ziren: 23 lagun. Eta guztien buruan lortu zen batzorde berria osatzea. Hala gelditu da: Carles Belda lehendakaria da, Hirune Soto idazkaria, Elena Ansalas diruzaina, eta gainontzeko kideak: Ma­ddi Alti, Ainara Ariztegi, Arantxa Mendiburu eta Ione Zozaia dira.

Batzorde berria, asteazken honetan, abenduak 14, elkartzekoa da, eta hasteko bi asmo argi dituzte: alde batetik, bilkura orokor bat egitea herritarrek dituzten ideiak biltzeko; eta ber­tze aldetik, hilabetean behin bilduko diren egun eta tenore bat finkatzea. Egun horretan, edozeinek zerbait behar izanez gero, jakinen luke el­kartekideak hor egonen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun