Juanito Etxenike erremontista hil da 81 urterekin

Koro eta Margari 2011ko abenduaren 14a

Artxiboko argazkia

Gure herrian kirolak ez du sekula garrantzi haundirik izan, baina ohore haundiz kirolari xarmant bat izan dugula erraten ahal dugu: Juanito Etxenike Sagartzazu erremontista bikaina. Juanito 1931n sortu zen, eta 20 urterekin hasi zen profesional mailan. Atzelari izigarri ona omen zen, eta 1956.urteko pilotalekuen arteko txapelketa irabazi zuen. Lesio baten ondorioz, 1971. urtean erretiratu behar izan zuen, baina hala ere, ez zuen pilota mundua utzi, artekari bezala aritu baitzen. Duela 17 urte bere herriko txokorat erretiratu zen, baina ez zion kirola egiteari utzi: egunero ibiltzerat ateratzen zen, eta hainbat kilometro egin arte ez zen itzultzen. Ez zituen bere ibilalditxoak utzi, ezta eritasunak larri jo zuenean ere, eta gordetzen dugun bere irudia hori da preziski: Juanito kurri bere maki­la eskutan. Orain ere nonbait kurri segituko du seguraski. Ongi izan, Juanito.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun