Olentzeroren bisita

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

Utzitako argazkia

Urtero bezala, abenduaren 24an eginen du Olentzerok bisita gure herrira. 18:30 aldera asto eta guzti Salbatoreko plazara ailegatuko da, eta eguraldi txarra eginez gero, frontoi berrian eginen zaio harrera. Behin herrira ailegatuta, haur guztien­dako opariak banatuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun