Asteburuetako ‘bandalismoa’ salatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 14a

«Bertze behin ere, he­­rriko altzari, trafiko seinale, zuhaitz eta abarren kontrako bandalismoaren berri eman behar dugu, batez ere La Nuba diskotekak ateak zabal­tzen dituen asteburuetan». Hitzez hitz horrela salatu du Udalak. Ekin­tza horiek bereziki Dan­txarinea ingu­ruan gerta­tzen direla azaldu du, baina noizean behin herriguneraino eta ingurura ere ailegatzen direla gaineratu du.

Azaroaren 26-27an, Genaro Fagoagak grabatutako harri bat hau­tsita agertu zela jakinarazi du Udalak: «herriari utzi dizkion egurrezko eta harrizko obra aunitzen egilea da Genaro, eta hautsi­ duten harri hori zubi berriaren in­gu­ruan jarria zen bezperan».

Udalak «gogor ga­i­tzetsi» ditu ekintzak eta aldi berean, Genarori eskerrak eman nahi izan dizkio herriaga­tik egiten duen lanagatik eta eraku­tsitako borondateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun