Duela urte batzuetatik honat, Ainhoako Dantxaria auzoko instalazioetan kanalizatu eta arazten dira Urdazubi-Dantxarineako ur hondakinak. Baina ur horiek gero eta gehiago direla ikusita, azpiegitura horiek haunditzea erabaki zen. Hala, Urdazubiko eta Ainhoako udalen, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren eta NILSA erakunde publikoaren arteko akordio bati esker, orain hasiko dira haunditze lan horiek egiten eta instalazioen egoera hobetzen. 1,5 milioi euro kostako dira lan hauek, eta %90 NILSAk bideratuko du.
Astelehen honetan, abenduak 12, obra honetako lehenbiziko harria paratzea aurreikusia zegoen, Nafarroa eta Lapurdiko agintarien partehartzearekin.