Dantxarineko ur hondakinak tratatzen dituen Ainhoako instalazioak haunditu eginen dira

TTIPI TTAPA 2011ko abenduaren 13a

Obra horien lehendabiziko harria abenduaren 12an jarri da

Duela urte batzuetatik honat, Ainhoako Dantxaria auzoko instalazioetan kanalizatu eta arazten dira Urdazubiko Dantxarineako ur hondakinak ere. Baina ur horiek gero eta gehiago direla ikusita, azpiegitura horiek haunditzea erabaki zen. Hala, Urdazubiko eta Ainhoako udalen, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren eta NILSA erakunde publikoaren arteko akordio bati esker, orain hasiko dira haunditze lan horiek egiten eta instalazioen egoera hobetzen.

1,3 milioi euro kostako dira lan hauek, eta Europar Batasuneko mugaz gaindiko elkarlan programa baten barnean dagoen proiektua izateagatik %65eko dirulaguntza jasoko du Europatik, 845.0000 euro inguru. Europak ordaintzen ez duen 455.000 euroetatik %90 NILSAk bideratuko du (409.500 euro) eta gainerako %10a (45.000 euro), frantziar administrazioak. Inbertsioa ez ezik, ondoko mantenimendu gastuak ere halaxe ordainduko da, %90 Nafarroako administrazioak eta %10a Akitaniakoak.

Astelehen honetan, abenduak 12, obra honetako lehenbiziko harria paratu zen, Nafarroa eta Lapurdiko agintarien parte­hartzearekin. Zehazki, Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko presidenteordea, eta Communauté des Communes Sud Pays Basque (CCSPB) erakundeko Michel Hiriart izan ziren ekitaldial, Nafarroako Gobernuko eta Akitaniako bertze goi ordezkariekin eta Santiago Villares, Urdazubiko alkatearekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun