Badakigu jadanik Asiako liztorren arazoa ez dela notizia, zoritxarrez, aunitz hedatua baita gure inguruan. Baina guri harrituak utzi gaitu Etxeberriko gibeleko aldeko geltxaur-ondo batean agertu den liztor-kabi animaleak: ia-ia egongela bateko lanpara bat bezain haundia zen, eta zuhaitzaren gaineko aldean zegoen.
Hostoak erori direnean agertu da, eta eskolatik franko hurbil zegoenez, segidan abisua eman zen, eta suhiltzaileak agertu ziren. Hauek ederki egin zuten beren lana: soplete gisako batekin su eman eta kixkaili egin zuten Vespa velutina Nigrithoraxix deitzen den liztor beltz honen kabia.
Liztor honek hemengo erleak banan-bana jan egiten ditu.