Larunbatean Kantu Zaharren Eguna

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Iragarri bezala, larunbat honetan, azaroak 26, eginen da Kantu Zaharren Eguna, aurtengoarekin zortzigarren aldiz. Eta azken urteetako ohiturari segituz, Ugarana jatetxean eginen da.

14:00etan bazkaria eginen da eta kantu zaharrekin egindako liburuak banatuko dira. Arra­tsaldean kantu zaharrak abesten ariko dira eta 20:00etan berendu afaria egin ondotik, kantari segituko du jendeak.

Aitzineko urteetan egun honek izaten duen­ arraskasta ikusita –joan den urtean 350 lagun elkartu ziren–, seguru aurten ere giro ederra sortuko dela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun