Dantxarineako merkataritza indartzeko eta bezeroen fideltasuna saritzeko asmoarekin, kanpaina berria paratu du martxan Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak. Pintxo baten gonbidapena izena paratu diote kanpainari eta azaroaren 9an aurkeztu zuten. Elkarteko presidentea den Txomin Iribarrenek azaldu zuen zertan den ekimena.
Ekimen honi atxikita dauden hamar establezimenduetako batera joatean eta bezeroek kontsumizioa eskatzerakoan, pintxo bat lortuko dute dohainik. Josenea gasolindegia, Landibar, Mikelen-borda, Agus benta, Iriartea benta, Lapitxuri benta, Pako benta, Pantxo benta, Patxi benta eta Peio benta dira ekimen honetan parte hartzen ari direnak.
Abenduaren 2ra arte asteazken, ortzegun eta ortziraletan egonen da indarrean kanpaina.