Juan Etxenike Zugarramurdiko erremontelari profesional ohia hil da

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 14a

Juan Etxenike bere profesional garaian. www.manistca.com

Azaroaren 11n hil zen sorterrian, 20 urtez profesional izan zen atzelari handia

Azaroaren 11n, joan den ortziralean hil zen Zugarramurdin Juan Etxenike Sagarzazu, 80 urte zituela. Etxenike erremontista profesional handia izan zen, gibeleko koadroetan ederki moldatzen zena. Zugarramurdiarra Iruñeko Euskal Jai eta Donostiako Urumea pilotalekuetan aritu zen.

1951. urtean debutatu zuen profesionaletan, 20 urte bertzerik ez zituenean eta lesio baten ondorioz erretiratu zen hogei urte beranduago, 1971n. Zuriz janzteari utzi ondotik ere, Euskalen artekaria izan zen Juan Etxenike.

Larunbatean egin zen bere aldeko hileta elizkizuna Zugarramurdiko elizan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun