Sare sozialetan barrena

Margari eta Koro 2011ko azaroaren 9a

Margari eta Koro

Nahiz eta negozio ttikia izan, gaur egun ez da nahikoa bakarrik web orria eta posta­ elektronikoa edukitzea. Facebook eta Twitter-en agertzea ere lagungarri­ izan daite­ke. Hori dela eta, Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta Cederna-Garalurrek marketina eta gizarteko sareak ikastaroa antolatu zuten. Urriaren 24 eta 25ean egin zen, eta bederatzi lagunek parte hartu zuten. Eztabaida eta hausnarketa polita sortu omen zen partehartzaileen artean: denek ados zeuden beharrezkoa dela gizar­teko sareak zer diren eta nola erabili jakitea nego­zio batean pentsatuz, baina puntu­ bateraino, bertzela, teknologiaren menpe biziko ginatekeelakoz egun osoan. Gaine­ra, Zugarramurdi eta Urdazubin Interneterako konexioak edo loturak oso motelak­ direnez, momentuz, zaila izanen da hau martxan jartzea. Ikastaroa museoko sa­baian­ egin zen, eta Cedernako Pablo Rodriguezek, eman zituen klaseak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun