Bertze behin ere lehengo kantu xaharrekin gozatzeko aukera izanen da Landibarko Ugarana jatetxean eginen den Kantu Zaharren Egunean. Aurtengoarekin zortzigarren aldiz eginen da eta aitzinekoetan bezala, Angel Mariezkurrenak antolatuta.
Azaroaren 26an izanen da hitzordua, eta hilaren 5az geroztik salgai daude txartelak. 50 eurotan eskura daitezke eta 10 euro gehiago ordaindu beharko dira autobusa nahi izanez gero. Txartelak erosteko tokiak Dantxarineako Peio bentako harategia (948 599400 telefonoa), eta Elizondoko Antxitonea trinketea dira (948 581807 telefonoa).