Berriki egindako lanen egoera ikuskatu du Toki Administrazioko zuzendari nagusiak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Jesus Mari Agerre alkatea eta Jose Luis Izco, Toki Administrazioko zuzendari nagusia. Utzitako argazkia

Azketa, Bexkor eta Azketaberri karrikak eta Lekuberriko bordako bidea zolaberritu dira

2009-2012 Toki Inbertsio Planaren barrenean Zugarramurdin be­rriki egin diren lanen egoera ikuskatu zuen urria­ren 18an Jose Luis Izcok, Nafarroako Gobernuko Toki Adminis­trazio Departamentuko zuzendari nagusiak. Lan hauek egiteko 333.000 euroko inbertsioa behar izan da eta Nafarroako Gobernuak 244.000 euro ordaindu ditu. Jesus Mari Agerre alkatea lagun izan zuen Izcok lanak bisitatzerakoan.

Azketa, Azketaberri eta Bexkor karrikak zolaberritu dira, hormigoia botaz eta maila berean espaloirako harlauzak jarriz. Ho­rretaz gain, harri-lubetei eusteko paretak eta itxi­durak egin dira zurezko posteekin eta 1,20 metroko sare meta­likoarekin.

Zuzendari nagusiak Lekuberrikobordarako bidean egindako hobe­kun­tza lanak ere ikuskatu zituen, baita hile­rriko zati baten hondakin-uren kanalizazio lanak ere.

Udalen finantziazioaren inguruan ere solastu zuten bi ordezkariek, baita herrietarako transferentzietan aurrikusitako murrizketak ahal den neurrian ttikitzeko be­rriki Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kon­tzejuen Federazioak (FNMC) sinatutako hitzarmenaren inguruan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun