Marketing eta sare sozialei buruzko ikastaroa eskainiko da Zugarramurdin urriaren 24 eta 25ean

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 21a

Sorginen Museoak eta Cederna Garalur elkarteak antolatua

Marketing eta sare sozialen mundu erakargarrira hurbiltzeko aukera izanen da urriaren 24 eta 25ean, astelehen eta asteartean Zugarramurdin eginen den ikastaroan.

Marketing eta sare sozialen mundu erakargarrira hurbiltzeko aukera izanen da urriaren 24 eta 25ean, astelehen eta asteartean Zugarramurdin eginen den ikastaroan.

Cederna Garalur elkarteak eta Sorginen Museoak antolatutako ikastaroa Museoko sabaian eskainiko da urririk, 09:30etik 12:30era. Marketing eta sare sozialei buruzko ikastaroa turismo eta ostalaritza alorretan diharduen orori zuzendua dago. Plazak mugatuak daudenez gero, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da. Horretarako, 948 599004 telefonora edo info@zugarramurdi.es helbidera idatziz.

Antolatzaileek diotenez, “gaur egun nork ez du Facebook edo Twitter bezalako sare sozialei buruz noizbait entzun? Seguru aski, jende gehienak hauen berri dauka baina, zenbatek pentsatu dute hauek erabiltzea beren negozioa sustatzeko?”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun