Zugarramurdin berriki egindako lanen egoera ikuskatu du Toki Administrazioko zuzendari nagusiak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 21a

Jesus Mari Agerre Zugarramurdiko alkatea eta Jose Luis Izco zuzendari nagusia, lanak ikuskatzen. Utzitako argazkia

Azketa, Bexkor eta Azketaberri karrikak eta Lekuberriko bordako bidea zolaberritu dira

2009-2012 Toki Inbertsio Planaren barrenean Zugarramurdin berriki egin diren lanen egoera ikuskatu zuen urriaren 18an Jose Luis Izcok, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuko zuzendari nagusiak. Lan hauek egiteko 333.000 euroko inbertsioa behar izan da eta Nafarroako Gobernuak 244.000 euro ordaindu ditu. Jesus Mari Agerre alkatea lagun izan zuen Izcok lanak bisitatzerakoan.

Azketa, Azketaberri eta Bexkor karrikak zolaberritu dira, hormigoia botaz eta maila berean espaloirako harlauzak jarriz. Horretaz gain, harri-lubetei eusteko paretak eta itxidurak egin dira zurezko posteekin eta 1,20 metroko sare metalikoarekin.

Zuzendari nagusiak Lekuberrikobordarako bidean egindako hobekuntza lanak ere ikuskatu zituen, baita hilerriko zati baten hondakin-uren kanalizazio lanak ere.

Udalen finantziazioaren inguruan ere solastu zuten bi ordezkariek, baita herrietarako transferentzietan aurrikusitako murrizketak ahal den neurrian ttikitzeko berriki Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (FNMC) sinatutako hitzarmenaren inguruan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun