Udazkenean, onddoak eta usoak agertzen diren bezala, ikastaroak ere agertzen dira. Momentu honetan haurrendako eskaintzen direnak hauek dira: Guraso Elkarteak trikitixa eta pandero (asteartetan) ikastaroa antolatu du, baita euskal dantzena (ortzegunetan) eta ingelesekoa (eguna zehaztu gabe dago oraindik) ere. Eta berrikuntza gisa, aurten kenpo-kai ikastaroa ere antolatu da. Ortziraletan emanen da Urdazubiko eskolan, 19:00etatik 20:00etara. Izena emateko telefono honetara deitu behar da: 679 328162 (Ana).