Aldaketa ttiki batzuekin gan dira aurtengo bestak. Ekitaldi berri bat izan da: herri-afaria mozorro bestakin. Arrakastatsua suertatu zen, ehun lagun pasa bildu baitziren.
Bertzalde, ahate-jokoa ezin izan zen egin, ez zirelako nahiko zaldun juntatu. Ekitaldi hau egin ahal izateko zaldun trebeak behar izaten dira, eta urtetik-urtera gero eta arazo gehiago izaten dira aitzinera ateratzeko.
Zikiro-jatean ere aldaketa pare bat izan dira: plastikozko basoak eman direla, eta kopa eskaintzerakoan sagar-likorea ere eskaini dela lehenbiziko aldiz. Zikiro-jateak hainbat aldaketa izan ditu urteetan, baina, hala ere, duela 100 urteko xarma hura ez du galdu.