Herria hedatzen ari zaigu, eta horrekin karrika berriak sortzen. Hori dela eta, uda huntan zimentatu dira Azketatik Teltxegiko-bordara gaki den karrika, eta Lapiztegiatik Bizkarrondoko-bordara gaki dena. Zimentatzeaz gain, harri-xabalaz egindako espaloi bat ere eman da. Bertzalde, Madarian ere Iriarteko-borda aldera doaien bidea ere zimentatu da.