Aurten 41 ikasle izanen dira Urdazubi-Zugarramurdiko eskoletan, eta horietako sei, ikasturte huntan hasi berriak dira. Hauetako aunitz, matematika eta halako irakasgaiak ikasteaz gain, artista batzuk dira, dantzan ere ikasten dutelako.
Dantza ikastaroa
Gan den urteko udan hasi ziren, eta gaur egun 25 haur dira dantzetan aritzen direnak. Astean behin entsaiatzen dute Baztango dantzarietakoa den Mari Kruz irakasle bikainarekin, eta berari esker hiru dantzaldi eskainiak dituzte, herriko bestetan eta Sorginaren Egunean.
Herrian dantzari talde bat izatea ia-ia historikoa da, Zugarramurdin ezagutu ziren dantzari bakarrak duela 60 bat urte aritu baitziren. Gainera, orduko dantzari haiek denak mutikoak ziren, eta gaur egungoak, berriz, gehiengoak neskak dira. Bi muttiko ausart daude bakarrik.