Migel Migeltorena omendu du Goiz Mendi taldeak

TTIPI TTAPA 2011ko irailaren 15a

Fernando Etxeberria

Aurten 80 urte bete dituela-eta, abuztuaren 27an Goiz Mendi mendi taldeko lagunek omenaldia eskaini zioten Migel Migeltorenari. Goizean 09:30ean elkartu ziren herriko plazan eta handik oinez egin zuten Migelen baserrirako bidea. Baserriko bisitaren ondotik, Zugarramurdirako bidea hartu zuten. Bi orduko bidea eginez frontoira ailegatu ziren. Zugarramurdin bazkaldutakoan, zorionak kantatu zizkioten eta taldekideen izenean, Lolik eta Karmelek opariak eman zizkieten: Aralarko San Migelen irudia eta bere baserriaren argazkiarekin koa­droa. Bazkalondoa giro ederrean pasatu ondotik, igande honetarako, irailak 18, egin zuten hurrengo hitzordua, Done Jakue bideari kostaz ekiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun