Azken zazpi urteotan pasabide gisa funtzionatu izan du Pantako igarobideak, baina berriki bota egin dute, Kantauriko Ur Konfederazioak horrela erabaki duelako. Udalak, bere aldetik, botatzearen kontra zegoela azpimarratu nahi izan du eta erabakia Kantauriko Ur Konfederazioarena baino ez dela.
Bi etxetara joateko egina
Pantako igarobidea 2004. urtean eraiki zen Gure egoitza eta Erreka berria etxeetara sartu ahal izateko. Izan ere, urte hartako uholdeen ondorioz, isolaturik gelditu ziren aipatu bi etxeak.