Pilotaren unibertsoa egin da aurten ere

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 2a

Santiago Villares

Bertiz Partzuergo Turistikoak eta Udalak elkarlanean antolatuta, aurten ere pilotaren inguruko hain­bat ekitaldi egin dira udan, Pilotaren Uniber­tsoa deituriko ekimenaren barne. Hiru larunbatetan, pa­xa­ka, larru paleta eta zesta punta modalitateen erakustaldiak egin dira, baina ez hori bak­arrik. Horren harira, barbakoa –uztailaren 30ean–, patata tortilla lehiaketa –abuztuaren 20an– eta paellada –abuztuaren 27an– ere egin baitira. Patata tortilla lehiaketara­, adibidez, 26 tortilla aurkeztu ziren eta hiru sari bana­tu ziren Iruñeko jatetxe ezagunetako sukal­da­riek osatutako epai-mahaiaren arabera: tortilla tradizionalaren saria Juan Ramon Otegik eraman zuen, estilo librearena Itziar Galarregik eta aurkez­pen onenarena Angel Almandoz baztandarrak. Sari­ banaketaren ondotik, pintxoak jateko aukera izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun