Burdinaren Eguna arrakastatsua

Ttipi-ttapa 2011ko irailaren 2a

Lander Santamaria

Burdinaren Egunaren laugarren edizioa agorrilaren 6an egin zen, Itsas-Begia Euskal Herriko Itsas Ondarea Zaintzeko Elkartearen ekimenez eta XVIII. mendeko lanbidea irudikatuko zuten aurten ere. Ikuskizunaz gozatzera­ ehunka lagun bildu zen. Eguerdi aldera, burdin mineralez zamatuta zetozen idiak, Zugarramurdiko Faxio Saharrea itzain zutela, heldu ziren monastegi ingurura. An­gel­ Bengoetxea, Jaime Larralde eta Migeltxo Agirrek mineralez betetako buruzareak eraman zituzten plazara eta materiala urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia egin zen. Zehazki 13 urrezko txanpon balio zuen mineralak, Xabier Larralde abadeak eta Jose Antonio Agirre, Juan Ramon Otegi, Paco Perez Ponce, Patxi­ Menta eta Juan Luis Sarratea fraideek egindako neurketaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun