Pilotaren Unibertsoko azken besta eginen da larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2011ko abu. 26a, 16:10

Abuztuaren 20an egin zen Pilotaren Unibertsoko bigarren jaialdia eta ondotik, tortilla lehiaketa egin zen.

Bertiz Partzuergo Turistikoak eta Urdazubiko Udalak antolatuta, aurten ere Pilotaren Unibertsoa jaialdia egiten ari dira uda honetan. Uztailaren 30ean eta abuztuaren 20an egin ziren lehenbiziko bi saioak eta larunbat honetan eginen da azkena. Pilotari buruzko hainbat ekimen ikusteko aukera izanen da berriz ere, zehazki, paxaka, larru paleta eta zesta puntaren modalitateen inguruan. Horrez gain, paella jatea ere eginen da, aitzineko larunbatetan barbakoa eta patata tortilla lehiaketak egin diren bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun