Urdazubi jendez gainezka izan zen Burdinaren Egunean

TTIPI-TTAPA 2011ko abuztuaren 8a

Bizkaiatik ailegatutako mineralaren kalitatea aztertu ondotik, urrezko 13 txanponen truke erosi egin zuen Urdazubiko monastegiko abadeak. Lander Santamaria

Bizkaiatik portuz portu ekarritako minerala, idi-gurdian ailegatu zen monastegiraino

Burdinaren Egunaren laugarren edizioa egin zen agorrilaren 6an, larunbatean Urdazubin, Itsas-Begia Euskal Herriko Itsas Ondarea Zaintzeko Elkartearen ekimenez eta garai bateko lanbidea irudikatuko zuten aurten ere. XVIII. Mendean, Bizkaiatik abiatzen ziren burni materiala zeramaten txalupa handiak eta portuz portu Donibane Lohizunerairo ekartzen zuten minerala. Donibanetik Urdazuri errekan goiti Azkaineraino itsasontziz eta hemendik bidez bide idien laguntzaz Urdazubiko monastegiraino.

Ikuskizunaz gozatzera ehundaka lagun bildu ziren Urdazubira, tartean Miguel de la Quadra Salcedo erreportari eta abenturazale ezaguna. Goizetik eskulangileen lanak ikusgai zeuden Urdazubin eta eguerdi aldera, burdin mineralez zamatuta zetozen idiak, Zugarramurdiko Xaharzaharreko Faxio Saharrea itzain zutela, heldu ziren monastegi ingurura. Urdazubiko Angel Bengoetxea, Jaime Larralde eta Migeltxo Agirrek mineralez betetako buruzareak eraman zituzten plazara eta materiala urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia egin zen. Zehazki 13 urrezko txanpon balio zuen mineralak, Xabier Larralde abadeak eta Jose Antonio Agirre, Juan Ramon Otegi, Paco Perez Ponce, Patxi Menta eta Juan Luis Sarratea fraideek egindako neurketaren arabera.

Ondotik, Itsas-Begia elkarteko Gonzalo Duok solasaldia eskaini zuen eta Txomin Amorena zugarramurdiarrak gidatzen duen kuadrillak prestatutako zikiro-jate bikainaren bazkal ondoan Golden Appel Quartet taldeak “Los Golden en serio” emanaldia eskaini zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun