Zugarramurdiko zikiro-jaterako sarrerak abuztuaren 6an paratu dira salgai

TTIPI-TTAPA 2011ko abu. 5a, 10:24

Lana gogotik egin behar dute Zugarramurdin 800 lagunendako otordua prestatzeko. Artxiboko argazkia

Abuztuaren 18ko otorduan 800 lagun biltzea espero dute

Abuztuaren 18an, herriko Jasokunde besten azken egunean, tradizioak agintzen duen moduan Zugarramurdiko Lezean eginen den zikiro-jateko sarrerak salgai jarri dira igande honetan, abuztuaren 6an.

Abuztuaren 18an, herriko Jasokunde besten azken egunean, tradizioak agintzen duen moduan Zugarramurdiko Lezean eginen den zikiro-jateko sarrerak salgai jarri dira igande honetan, abuztuaren 6an.

Sarrerek 33 euro balio dute eta herriko plazan salgai egonen dira 17:00etatik aintzin. Ezin da aldez aurretik erreserbatu, bertan salduko baitira. Sarrerak soberan geratuz gero, igandetik aintzin herriko ostatuetan eskuratu ahal izanen dira. Azken urteetan 800 lagun izan dira Zugarramurdiko zikiro-jatean.

Zikiro-jatean piperrada, zikiroa, salda, gasna, kafea eta purua eskaintzen dira, gaitero eta txarangek girotuta. Bazkaria eta gero, bestak herriko plazan segituko du, “muxikoak” bezalako dantza tradizionalak dantzatu ahal izanen direlarik. Eguna amaitzeko, dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun