Burdinaren Egunaren laugarren edizioa ospatuko da abuztuaren 6an Urdazubin

TTIPI-TTAPA 2011ko uztailaren 29a

IZaskun Goñik eta Santiago Villaresek eman dute aurtengo Burdinaren Egunaren berri. Utzitako argazkia

Pilotaren Unibertsoko jaialdiak berriz, uztailaren 30ean abiatuko dira

Burdinaren Egunaren laugarren edizioa eginen da agorrilaren 6an Urdazubin, Itsas-Begia Euskal Herriko Itsas Ondarea Zaintzeko Elkartaren ekimenez eta garai bateko lanbidea irudikatuko da aurten ere, uztailaren 28ko aurkezpenean Santiago Villares alkateak eta Bertiz Partzuergo Turistikoko Izaskun Goñik jakinarazi zutenez. XVIII. Mendean, Bizkaiatik abiatzen ziren burni materiala zeramaten txalupa handiak eta portuz portu Donibane Lohizunerairo ekartzen zuten minerala. Donibanetik Urdazuri errekan goiti Azkaineraino itsasontziz eta hemendik bidez bide idien laguntzaz Urdazubiko monastegiraino.

Burdinaren Eguneko egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da, artisautza azoka irekiko baita, 25 bat eskulangileren produktuekin. 12:00etan burdin mineralez zamatuta datozen idiak helduko dira monastegi ingurura. 12:30ean burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia eginen da. Ondotik, Itsas-Begia elkarteko Gonzalo Duok solasaldia eskainiko du. 14:00etan zikiro jatea izanen da. Bazkal ondoan Golden Appel Quartet taldeak “Los Golden en serio” emanaldia eskainik du eta gero dantzaldia izanen da.

Zikiro jatea eta Golden Apple Quartet taldearen ikuskizuna 30 euroren truke izanen da eta Urdazubiko zenbait dendetan, Herriko Etxean edo Dantxarinean paratu den Turismo Bulego berrian eskuratzen ahal dira, baita egun berean frontoi sarreran ere.

Pilotaren Unibertsoa

Burdinaren Egunaz gain, Pilotaren Unibertsoa jaialdiak eginen dira aurten ere, hiru egunez. Jaialdi guziak 19:00etan hasiko dira. Uztailaren 30ean, musikarekin eginen den pilota erakustaldiaren ondotik barbakoa eginen da. Paxaka, larruzko paleta eta zesta punta modalitateetan ariko dira pilotariak.

Abuztuaren 20an, pilota erakustaldiaren ondotik patata tortilla lehiaketa eginen da eta abuztuaren 27an paellada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun