Burdinaren Egunaren laugarren edizioa eginen da agorrilaren 6an Itsas-Begia Elkartearen, udalaren eta Bertizko Partzuergo Turistikoaren ekimenez. Duela bi urte bezala,txalupaz Bilbotik Donibane Lohizunerairo ekarriko dute minerala, Urdazuri errekan goiti Azkaineraino eta hemendik bidez bide Urdazubiraino. Egitaraua 10:00etan hasiko da, artisautza azoka irekiko baita. 12:00etan burdin mineralez zamatuta datozen idiak ailegatuko dira monasteriora. 12:30ean burdina urrezko txanponengatik trukatzeko ekitaldia eginen da. Ondotik, Itsas-Begiko ordezkari batek solasaldia eskainiko du. 14:00etan zikiro jatea izanen da. Bazkal ondoan ikuskizuna eta dantzaldia izanen dira
Burdinaren Egunaz gain, Pilotaren Unibertsoa jaialdiak eginen dira aurten ere, hiru egunez,19:00etan hasita. Uztailaren 30ean, pilota erakustaldiaren ondotik pintxoak banatuko dira. Abuztuaren 20an, erakustaldiaren ondotik patata tortilla lehiaketa eginen da eta abuztuaren 27an paellada.