Teltxeiko Julia 96 urterekin hil da

Koro eta Margari 2011ko uztailaren 21a

Gure herriko biztanle xaharrenari agurra eman diogu: gan den ekainaren 30ean Teltxeiko Julia hil zitzaigun.

Julia Aramendiko bordan sortu zen duela 96 urte, eta gazte-gaztetik Frantziakoan zerbitza­tzen egon zen. Gero Florenziokin ezkondu ondotik Teltxegirat bizitzera etorri zen. Bera arduratzen zen Teltxegia ondoan dagoen Arrosarioko Amabirjinaren kapera zaintzeaz, beti garbi eta lorez betea kontzen baitzuen. Horretaz gain Zugarramurdin jarri ziren lehenbiziko Landa-etxeetakorik bat berea izan zen. Buru ona zuen Juliak, eta duela lau urte Zugarramurdin egin zen bilketa etnografikoan parte hartu zuen, bere gaztetako bizipenak kontatuz, denbora bateko etxeko lanak, xalboina nola egiten zen, arropa garbiketak, ezkontza… eta gaur egun ezagutzen ez ditugun hain­bertze istorioren berri emanez. Bizitza luzea eta ongi profitatua izan zuen.

Juliaren ondotik Goibereko Maria dugu herriko xaharrena, 94 urte baititu. Orain Maria Zugarra­murdiko pertsona inportanteenetariko bat bihurtu zaigu, beraz, ongi zaindu behar dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun