Senperetik Azkainerat ibiltzen direnak zaintzeko radar berria

Franck DOLOSOR 2011ko ekainaren 24a

Franck DOLOSOR

Radar berria ezarria izan da berriki ibilgailuen abiada neurtzeko eta gehiegikeriak zigortzeko Ibarrungo Lizardia lan zelaia eta Donibane Lohizunerako bide zaharra artean. Azken urteetan Frantziako gobernamenduak indar haundiak egin nahi izan ditu hilen kopurua murrizteko bideetan. Gisa huntan abiada muga­tzea eta hurbiletik zaintzea deliberatu zuten agintariek. 2011garren urtea hasi ze­netik 21 lagun zendu dira jadanik Pirinio Atlantikoetako departamenduetako bideetan. Hautetsiek ez dute 30 biktimen muga pasa nahi eta horregatik radar berriak ezarri dituzte eskuin eta ezker, herri frangotan, bertzeak bertze, gurean. Orain 90eko muga ez da gainditu beharko Ibarrun aldean. Galde ainitz sortu du radar berriak: isunak zonbatekoak izanen dira? Beti piztua izanen ote da? Bi aldeetarat doazen autoak zainduko ote ditu?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun