Zugarramurdi izan zen Akitaniako Herri Lanetako Sindikatuak eta Federazioak ekainaren 9an beren urteko bilkura egiteko hautaturiko tokia. Honela, 115 enpresa pribatuetako ordezkariak hurbildu ziren Sorginen Museora urteroko Asanblada Orokorra egiteko. Honetaz gain, lezea ere bisitatu zuten bi sorginen eskutik, eta topaketa herrian akitu zuten, zikiro-jateaz gozatuz. Aunitzentzat Zugarramurdi «zakurren ipurdin» dagoen herri bat da, toki guztietatik urrun dagoena. Bainan ditugun bisitarien kopurua ikusiz, bixtan da urruntasun hori ez dela arazoa.