Seguraski gure herrian sekulan gertatu ez dena gertatu da gan den aste hondarrean: bi ezkontza egin zirela. Gainera bakoitza bere berezitasunekin. Bata ortziralarekin egin zen, eta uste gabekoa izan zen, niorek ez baitzekien Juan Luis eta Maria ezkontzeko zirela. Ale ba, zorionak bikote! Bertzea larunbatean egin zen, Alkerdiko kaperan. Gizongaia vespa batetan gan zen Elizagonetik kaperarat, eta behin ezkonduta, senar-emazte berriak vespaz ere itzuli ziren herrirat (italiar pelikula bat balitz bezal-bezalaxe). Ondotik bazkaria zikiro bat izan zuten, Errotaxarreko bordako lezeetan. Hauei ere, zorionak!