Herritarrak kontrabandisten lasterketan

TTIPI-TTAPA 2011ko ekainaren 24a

Noel EYHERAGARAY

Bestetako kontrabandisten aurtengo lasterketatik bi ezaugarri dira nabarmen­tzekoak: ohi baino ibilbide luzeagoa eta gogorragoa izan dela alde batetik, eta izen haundiko lasterkariak hurbildu direla bertzetik. 54 lagunek egin zuten ibilbidea eta horien artean, herritarrak edo herrian bizi direnak hiru izan ziren: Ander Agesta aranztarra baina Urdazubin bizi dena izan zen herriko lehena, sailkapen nagusian 18. izan zen; Clemente Suhas herriko bigarrena helmugaratu zen, sailkapen nagusian 43. eta Igor Otegi izan zen Urdazubiko hirugarrena, sailkapen nagusian 46. postuan gelditu zena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun