Jende aunitz, batez ere Ainhoa aldekoa, Lapurdin besta eguna dela aprobetxatuz, hurbildu zen Arantzako Amaren baselizara, Kaperaren besta ospatzera ekainaren 13an, Mendekoste bazkoaren bigarrenean. Garai batean oraindik handiagoa izaten zen ospakizuna eta mugaz bi aldeko jendakiak elkartzeko eta kontrabandoan paketeren bat pasatzeko ere aprobetzatxen omen zen.