Zaila da monasterioaren jatorri zehatza zein den zehaztea, baina diotenez, IX. mendean agustindar batzuk ospitale bat eraiki zuten erromesendako. Historia luzea du gibeletik eta tartean bi sute garrantzitsu ere jasan ditu. 1526an Nafarroak independentzia galdu zuenean, eta 1723an, frantsesek inbaditu zutenean. Ordukoa da, hain zuzen, gaur egun Saran bizi den Agirre Iturria familiak monasterioari itzuli dion objektua.
Frantsesak monasterioan sartu zirenean, barruko zenbait objektu herriko etxeetan gorde omen ziren. Eta urteetan zaindu ondotik, eskuzabaltasunez itzuli du orain Sarako familiak bere tokira eta herriak eskerrak eman nahi izan ditu.