Ekainaren 18an, larunbata, laugarren aldiz Sorginen Eguna ospatuko dute Zugarramurdin. Kaleetan musika eta dantzak izanen dira eta egun guztian merkatu postuak egonen dira.
Museoan hiru hitzaldi eman dira ‘Muga, deabruaren tokia’ (frantsezez); ‘Zugarramurdiko sorginak fikzioa edo errealitatea’ (gazteleraz) eta ‘Sorginak lehen eta orain, Afrikan eta hemen’ (euskaraz). Lezean bisita gidatuak eginen dire, erritualak, antzerkia eta baita piroteknia ikuskizun bat ere. Hona hemen egun guztirako antolatu dituzten ekitaldiak. • Egun guztian artisau azoka izanen da beheitiko karrikan eta sorginen margo erakusketa, berriz, Sorginen Museoan.
• 11:00etan trikitilariak herriko karriketan barna.
• 11:30ean haurren bigarren ipuin eta margo lehiaketaren sari banaketa Museoan.
• 12:00etan hitzaldia Museoan (gazteleraz).
• 13:00etan bi sorginek gidatutako bisita eginen da lezean.
• 15:00etan hitzaldia Museoan (frantsesez).
• 17:00etan hitzaldia Museoan (eskuaraz).
• 17:30ean karrika ikuskizuna beheitiko karrikatik plazara.
• 18:00etan bi sorginek gidatutako bisita lezean.
• 19:00etan herriko haur dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan.
• 20:00etan eskaintza errituala lezean.
• 21:30ean Akelarrearen antzezpena eginen da lezean.