Akitaniako Herri Lanetako Sindikatua eta Federazioa Zugarramurdin bildu dira

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 10a

Akitaniako ordezkariek bi sorginen laguntzaz bisitatu dute lezea. Utzitako argazkia

Herri ttikietako bilkura turismoan lehen urratsa eman du honela

Zugarramurdi izan da Akitaniako Herri Lanetako Sindikatuak eta Federazioak ekainaren 9an, ortzegunean, beren bilkura egiteko hautaturiko egoitza. Honela, alorreko 115 enpresa pribatuetako ordezkariak hurbildu dira Sorginen Museora urteroko Asanblada Orokorra burutzeko.

Honetaz gain, Zugarramurdiko Lezea bisitatu dute bi sorginen eskutik, eta topaketa herrian bukatu dute, zikiro-jateaz gozatuz. Era honetara, Zugarramurdik tinko ematen ditu bere lehen urratsak herri ttikietako bilkura turismoaren esparruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun