Heldu den ekainaren 18an, larunbatarekin, Sorginaren Eguna ospatuko dugu herrian, aurtengoan laugarren aldiz.
Hiru tokitan antolatuak dira ekitaldiak: karrikan musika eta dantzak izanen dira, eta egun guztian merkatu-postuak. Museoan hiru hitzaldi emanen dira, gai hauekin: Muga, deabruaren tokia (frantsesez); Zugarramurdiko sorginak, fikzioa edo errealitatea (gazteleraz) eta azkena, Sorginak lehen eta orain, Afrikan eta hemen (eskuaraz). Lezean bisita gidatuak eginen dira, erritual bat, antzerkia eta piroteknia ikuskizuna ere bai.
Egun pulit bat izaten da hau, eta gainera, gure antzinako «sorginen» izen ona berreskuratzeko aukera.
EKITALDIAK GOIZ ETA ARRATSALDEZ
• Egun guztian artisau azoka izanen da beheitiko karrikan eta sorginen margo erakusketa, berriz, Sorginen Museoan.
• 11:00etan trikitilariak herriko karriketan barna.
• 11:30ean haurren bigarren ipuin eta margo lehiaketaren sari banaketa Museoan.
• 12:00etan hitzaldia Museoan (gazteleraz).
• 13:00etan bi sorginek gidatutako bisita eginen da lezean.
• 15:00etan hitzaldia Museoan (frantsesez).
• 17:00etan hitzaldia Museoan (eskuaraz).
• 17:30ean karrika ikuskizuna beheitiko karrikatik plazara. • 18:00etan bi sorginek gidatutako bisita lezean.
• 19:00etan herriko haur dantzariek emanaldia eskainiko dute plazan.
• 20:00etan eskaintza errituala lezean.
• 21:30ean Akelarrearen antzezpena eginen da lezean.