Lerro hauen bidez, Azkar taldeko burua den Santiago Villaresek eskerrak eman nahi izan dizkie joan den maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan bere taldearen alde botoa eman zuten guztiei. Aipatzekoa da, bertzalde, larunbat honetan, ekainak 11, hartuko dutela kargua hurrengo agintaldian alkate eta zinegotzi izanen diren ordezkariek.