Kantauriko Ur konfederazioak Ola zubia botatzea erabaki du

Ttipi-Ttapa 2011ko ekainaren 7a

Joan den astean hasi ziren zubia botatzen. Utzitako argazkia

Bere garaian Zugarramurdira gateko bidea zen

Ugarana errekaren gainetik pasatzen den Dantxarineako Ola zubia botatzen hasi dira. Horren arrazoia Kantauriko Ur Konfederazioak emandako agindua da, ebaz­pen baten bitartez botatzea hobe dela iritzi baitu.

Ola zubia 1985. urtean eraiki zen eta lehen, Zugarramurdira gateko sarrera ematen zuen bidea izaten zen. Orain, ordea, desagertu eginen da. Maiatzaren 30ean hasi ziren botatzen, zenbat herrita­rren tristurarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun