Jandari Said frantziarrak irabazi du Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 6a

Argazkian lau lehendabizikoak. Ezker-eskuin, Luis Hernando (3.), Jandari Said (1.), Fernando Etxegarai (4.) eta Walter Becerra (2.). Telletxea

Herrikoen artean Ander Agesta gailendu zen

Larunbat honetan, ekainaren 4ean egin da Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan Jandari Said frantziarra gailendu da, 15,8 kilometroko ibilbidea osatzeko ordubete, 2 minutu eta 58 segunduko denbora behar izan zuen. Bigarren postua, Bizkaian bizi den Walter Becerra venezuelarrarentzat izan zen (1: 04:28) eta hirugarrena, Aragoiko Luis Hernandorentzat (1:05:39). Fernando Etxegarai beratarra laugarren izan zen (1:05:43) eta Iñigo Lasaga etxalartarra bederatzigarren (1:12:20).

Sailkapen buruan agertzen diren kirolarien izenak eta egindako denborak erakusten dute aurtengoan partehartzaileen maila bikaina izan dela, izan ere, lehenbiziko sailkatuarentzat 500 euroko saria baitzegoen (Montxo Ostatua Saria), 250 eurokoa bigarrenarentzat, 150 eurokoa hirugarrenarentzat, 100 eurokoa laugarrenarentzat eta 50 eurokoa bosgarrenarentzat. 7,8 kilometroko tarteko helmugan, Irigoienea Saria ere Saidentzat izan zen.

Urdazubikoen artean, herrian bizi den Ander Agesta aranaztarra izan zen bizkorrena (1:22:39), bigarren postua Clemente Suhas-ek erakuratu zuen (1:37:09) eta hirugarrena Igor Othegik (1:42:10).

Guzira 63 lagunek eman zuten izena, baina 54 atera ziren eta guziek lortu zuten ibilbidea osatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun