Urdazubiko Bestak hasteko prest

TTIPI TTAPA 2011ko ekainaren 1a

Ekainaren 4n eginen da Kontrabandisten lasterketa ezaguna Artxiboko irudia

Ekainaren 4n eginen dira Kontrabandisten Lasterketa eta zikiro jatea

Igandera arteko besta eta parranda izanen dira Urdazubin ekainaren 1etik, asteazkena, ekainaren 5era, igandea. Urteroko txupinazoarekin eta herri afariarekin emanen diote hasiera 20:00etatik aitzinera.

Igandera arteko besta eta parranda izanen dira Urdazubin ekainaren 1etik, asteazkena, ekainaren 5era, igandea. Urteroko txupinazoarekin eta herri afariarekin emanen diote hasiera 20:00etatik aitzinera. Ortziralean bertso poteoa izanen da Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Gauean kontzertuak izanen dira Ufestuek, Aizkor Erauntsia eta Ze Esatek! taldeekin.

Larunbatean, ekainaren 4an eginen da izanen Kontrabandisten Lasterketa ezaguna. Aurtengoan gainera ibilbide luzeagoa egin beharko dute 15,8 kilometrotakoa hain zuzen ere. Ondoren indarberritzeko zikiro jatea izanen da.

Hona hemen jaien egitaraua egunez egun:

Ekainak 1, asteazkena

20:00 Txupinazoa

21:30 Plazan afaria Modestok alaiturik

 

Ekainak 2, ortzeguna

11:00 Meza nagusia

12:00 Aperitifa

16:00 Haurren jokoak

18:00 Txokolatada

21:30 Paella jatea eta ondotik Kiki Bordatxorekin dantzaldia

 

Ekainak 3 ortzirala

12:00 Gorriti bere animaliekin

14:00 ugarana Elkarteko Bazkaria

16:00 Haurren jokoak

18:00 Bertso triki poteoa Egaña eta Zubeldiarekin

20:00 Sagardotegi mugikorra

23:00 Kontzertuak: Ufestuek, Aizkor Erauntsia eta Ze Esatek!

 

Ekainak 4, larunbata

10:00 Kontrabandisten lasterketa

14:30 Zikiroa eta ondoren kalejira

16:00 Haurren jokoak

20:00 Kapelu jaurtiketa

21:00 Zingar jatea eta ondoren La Exelente mariatxiekin dantzaldia

00:00 Gabezin taldearekin dantzaldia

 

Ekainak 5, igandea

16:00 Ginkana

18:00 Herri Kirolak

19:30 Boletoen zozketa

20:00 Pintxoak denentzat eta Joxe Angelen musika

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun