Ekainaren 4an, larunbata, eginen da Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa. Parte hartzeko izen-emate epea maiatzaren 31n, asteartea, bukatuko da.
10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Izen-ematea urdazubi_kontrabandistas@hotmail.com egin behar da izen deiturak eta kontakturako telefono bat adieraziz.
Aurtengo ibilibideak 15,8 kilometro izanen ditu. Irteera Urdazubiko plazatik eginen da. Erdiko helmuga Irigoienea aterpean izanen du kokaturik, 7,8 kilometrotara. Bukaera berriz ere plazan izanen du.
Dortsal banaketa lasterketa egunean izanen da 08:30etik 09:45era Urdazubiko plazan.