Amaiur sokatira taldearentzat garaipena Zugarramurdin

Maiatzaren 14ean, larunbata, jokatu zen Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako bigarren kanporaketa Zugarramurdin.

Gizonezkoen Txapelketako 320 kilokoen saioa izan zen. Amaiurko taldeak 8 puntu lortu zituen. Lehendik zituzten 8 punturekin azken sailkapeneko lehenengo postua eta txapela eskuratu zituzten.

Azken sailkapeneko bigarren postua Amaiur-Urruña taldearentzat izan zen. 13,5 puntu lortuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun