Zugarramurdiko lau establezimenduk kalitate turistikoaren diploma jaso dute

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 12a

Lau hauekin guztira 29 dira eskualdean diploma hau duten establezimenduak

Nafarroako Mendialdeko Kalitate Turistikoaren Batzordeak maiatzaren 11n, asteazkena, egin zuen bilera Urdazubin. Eskualdeko bertze lau establezimenduri emanen zaie diploma, aurretik 25 establezimenduk jasoa baitzuten. Oraingo lau hauek Zugarramurdiko establezimenduak dira: Koba, Museoa, Turismo Bulegoa eta Zugarramurdiko Errota landa etxea. Jasoko duten diploma establezimeduaren kalitatea oro har hobetzeko tresna da, kudeaketa eta bezeroarentzako zerbitzua landuz.

Urdazubin egindako Nafarroako Mendialdeko Kalitate Turistikoaren Batzordearen bileran, Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilaria, Begoña Sanzberro Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Esther Zelaia Cerdena-Garalurreko kudeatzailea izan ziren. Bide batez batzordearen antolaketak jarraitzen duen araudian aldaketak egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun