Zabalik dago Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan izena emateko epea

TTIPI TTAPA 2011ko maiatzaren 2a

Korrikalariek zakuak eraman beharko dituzte ibilbidean zehar. Utzitako argazkia

Ekainaren 4ean izanen da herriko 15,8 kilometroko luzera duen ibilbidea

Urtero bezela Urdazubiko besten barruan Kontrabandisten Lasterketa eginen da. Izena emateko epea maiatzaren 2ti 31ra izanen da. Eta 10 euro ordaindu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Izen ematea web-orrialdean soilik egin daiteke www.urdazubikontrabandistas.ueuo.com orrialdean. Lasterketa honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa federatua egotea.

Orain artean ibilbideak 10 kilometro izaten zituen, baina aurtengoak 15,8 kilometro izanen ditu. Irteera herriko plazan izanen duelarik. Erdiko helmuga Irigoienea aterpean izanen du kokaturik, 7,8 kilometrotara. Bukaera berriz ere enparantzan izanen du.

Lehenengoak 500 euroko diru saria izanen du, Montxo ostatuaren eskutik. Bigarren sailkatuarentzat 250 euro izanen dira eta hirugarrenarentzat 150 euro.

Dortsal banaketa ekainaren 4an, larunbata, izanen da goizeko 8:30etatik 9:45tara Urdazubiko plazan. Informazio gehiago nahi duenak urdazubi_kontrabandistas@hotmail.com helbidean eska dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun